Bekak unibertsitateko tituludunen prestakuntza praktikoa sustatzen du informazio-puntuan. Europako Batzordeak zerbitzu hori herritarrei, instituzioei, organismoei eta administrazioei Europako gaien inguruko informazioa, aholkuak eta laguntza emateko erabiltzen du. Epea: 2025/08/26 – 2025/09/25

Beka honen helburua da Europe Direct Nafarroa informazio-gunean unibertsitate titulua dutenen prestakuntza sustatzea. Zerbitzu hori Europako Batzordeak ematen du eta herritarrei, erakundeei, organoei eta administrazioei Europako gaietan informazioa, aholkularitza eta laguntza emateko xedea du.

Bestetik, Europako gaien ezagutzan espezializatzea bultzatu nahi da, bai eta gizarte osoari gai horiei buruz ematen zaion informazioan ere.

Hartzaileak:

Espainiar nazionalitatea duten edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna duten gazteak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna izatea. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera C1 mailaren baliokidea den titulu ofizial batekin egiaztatuta.
  • Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaituak ez egotea.
  • Nafarroan bizitzea deialdiaren argitalpen-eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Kazetaritzako edo Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazioko espezialitate bateko unibertsitateko gradu titulua izatea, edo hura lortzeko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Atzerrian emandako tituluen kasuan, hezkuntza arloan eskumena duen ministerioaren homologazioa aurkeztu beharko da.
  • Eskatutako titulua eskuratua izatea prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean.
  • B2 mailako ingeles maila dutela frogatzea, titulu ofizial baten bidez, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB).
  • B2 mailako euskara maila dutela frogatzea, titulu ofizial baten bidez, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB).
  • 30 urtetik beherakoa izatea.
  • Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galarazten ahal dionik.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean prestakuntza bekarik jaso ez izana bi urterako edo gehiagorako.

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa