Gorde data: heldu den ostegunean, irailak 19, Civicanen (Iruñean), “Elikadurari buruzko elkarrizketak” jardunaldian.

Goiz bat hausnartzeko, inspiratzeko eta Nafarroatik Nekazaritzaren eta Elikaduraren Europako Ikuspegia aktibatzeko. Hitzaldi laburrak, elkarrizketak lurraldeko eragileekin, showcookinga tokiko produktuarekin eta erakusketa interaktibo bat.

Zer jaten dugu orain? Zer janen dugu bihar? Nola eraldatzen dugu gure elikadura-sistema bidezkoagoa, jasangarriagoa eta etorkizunerako prestatuagoa egiteko?

Noiz: irailaren 19an, osteguna, 9: 30etik 14:00etara
Non: Civican – Iruña
Sarrera librea, edukiera bete arte.

Showcookingean parte hartzeko (13:00 – 14:00 h.), izena eman behar da aurrez: https://forms.gle/2S2921UzZVJeynH26 (plaza mugatuak)