Copernicusen Sentinel-5 satelitea arrakastaz jaurti da, Ariane 6 suziriaren bidez, Europak Kourun (Guyana Frantsesa) duen espazio-zentrotik. Horrek aurrerapen nabarmena dakarkio Europari, gaitasun handiagoa izanen baitu mundu osoan airearen kutsadura eta atmosferaren osasuna behatzeko.
Sentinel-5 garatu da Europako Batzordearen, Europako Espazio Agentziaren, Eumetsat eta Arianespaceren arteko lankidetza estuari esker, eta egunero mundu osoko bereizmen handiko datuak emanen ditu, atmosferan dauden airearen kutsatzaileei eta aztarna-gasei buruz. Ehun minutuan behin, gutxi gorabehera, sateliteak Lurra orbitatuko du.
Behin martxan jarrita, misioak ingurumenaren eta klimaren arloko EBren politikak babestuko ditu; besteak beste, metanoaren gaineko EBren estrategia, giroko airearen kalitateari buruzko Zuzentaraua eta zero kutsadurari buruzko ekintza-plana. Lortzen diren datuak funtsezkoak izanen dira kutsadura murrizten laguntzeko eta Europan eta Europatik kanpo airearen kalitatearen kudeaketa hobetzeko.
Sentinel-4 satelite egonkorrarekin eta CO2 zaintzeko hurrengo misioarekin batera, Sentinel-5 sateliteak are gehiago sendotuko du Copernicusen zeregina, Lurra behatzeko munduko sistema aurreratuenetako bat izanen baita, bereziki atmosferaren zaintzaren esparruan.
Copernicus EBko Programa Espazialaren osagaia da, zehazki Lurra behatzeaz arduratzen dena.
Sentinel-5 misioaren gaineko informazio gehiago online.