Europako Batzordeak Atzerriko Dirulaguntzei buruzko Erregelamenduaren («ADE») lehen berrikuspena hasi du. Berrikuspenaren lehen urratsean, Batzordeak alderdi interesdunen oharrak jasoko ditu 2025eko azaroaren 18ra arte.

Batzordeak oharrak jaso nahi ditu honako honen bidez:

  • Kontsulta publiko bat, jakiteko zer iritzi duten alderdi interesdun guztiek ADEren aplikazioaren elementu zehatzei eta betetze-mailari buruz: enpresak, abokatu-bufeteak, estatu kideak, merkataritza-elkarteak, partikularrak edo ikertzaileak, eta
  • Datu-deialdi bat, alde interesdun guztien ohar orokorragoak biltzeko ADEren berrikuspen-txostenaren helburu nagusiei buruz, bai eta haren aplikazio-eremu eta testuinguruari buruz ere.

Berrikuspen-txostenak honako hauek izanen ditu ardatz: i) barne-merkatua eraldatzen duten atzerriko dirulaguntzen ebaluazioa, ii) haztatzeko probaren aplikazioa, hau da, aztertzea atzerriko dirulaguntzaren ondorio positiboek haren ondorio desorekatzaileak leuntzen dituzten; iii) barne-merkatuan ondorio desorekatzailea izan dezaketen atzerriko dirulaguntzak berrikustea, Batzordearen ekimenez; iv) jakinarazpenaren atalaseak, eta v) oro har, aztertuko du zein den enpresek jasaten duten arauen eta kostuen konpletaxun-gradua.

Informazio gehiago