Aste honetan, 2025eko abuztuaren 29tik irailaren 2ra, Marta Kos Hedapenerako komisarioa Kopenhagera joanen da, EBren hedapenari bultzada politiko handiagoa emateko.
Abuztuaren 29an, komisarioak parte hartuko du StartTrygFonden Copenhagen Swim igeriketa-lasterketan. Inaugurazio-ekitaldira joanen da eta irteera mailakatuko 2000 metroko lasterketan parte hartuko du. Oraingoan, kirolak duen ahalmen eraldatzailea azpimarratu du komisarioak, eta EBren hedapen-prozesuarekin dituen antzekotasunak nabarmendu ditu:
“Igerilari profesionala izan naizenez, bertatik bertara ezagutzen dut kirolak duen ahalmena pertsonak elkartzeko. EBren hedapen-prozesua antzekoa da: eskatzen ditu dedikazioa, arau partekatu batzuekiko konpromisoa eta talde-lana. Elkarrekin lan eginez eta gure taldean kide berriei ongietorria emanez, Europar Batasuna indartzeaz gain, gure kontinente osoa indartuko dugu.”
Abuztuaren 30ean, berriz, Kanpo Arazoetako Kontseilu informalean (Gymnich) parte hartuko du Marta Kosek. Besteak beste, gai hauek eztabaidatuko dituzte: Errusiaren eraso-gerra Ukrainaren aurka, Errusia zehapenen bidez gehiago estutzea, itzaleko flotaren aurkako borroka eta Errusiako aktiboak. Horrez gain, Ekialde Ertaineko egoerari buruzko lan-bazkari batean parte hartuko du, eta baita Kanpo Arazoetako Kontseiluaren lan-metodoei buruzko eztabaidetan ere.
Azkenik, irailaren 2an, Gai Orokorretako Kontseiluak eginen duen bilera informalean izanen da, EBren hedapenari buruz eztabaidatzeko, eta aurkeztuko ditu, batetik, Hedapenari buruzko Eurobarometro Bereziaren azken emaitzak eta, bestetik, EBn sartzeko hautagaiak diren eta izan daitezkeen herrialdeetan egindako pertzepzio-inkestak, herrialde horietako ministroen aurrean. Aldi berean, Kos komisarioak aldebiko bilera bat eginen du Benjamin Haddad Europako Gaietarako Frantziako ministro delegatuarekin.