Iruñeko Udalak Arantzadiko kirolgunearen energia-efizientzia hobetzeko obra-kontratuaren lizitazioa onetsi du, instalazio termikoei dagokienez. Kontratuaren xedea da eguzki-energia termikoa hartzeko sistema bat gauzatzea, igerileku estaliko ura berotzeko eta, energia berriztagarriaren bidez, igerilekuetako aldageletan ur beroa sortzen laguntzeko. Era berean, eraikin sozialeko atondoko eta kafetegiko klimatizazio-sistemari hozkuntza-sistema bat paratu nahi zaio.
Lizitazioak «Bizitegitarako ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan energia berriztagarri termikoko instalazioak ezartzeko laguntza» jaso du, Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Europako funtsen kargura.
Arantzadiko kirolgunean energia termikoa behar duten bi eraikin daude: soziala eta igerilekuetako aldagelak, galdara-gela bana egonik bietan. Hala ere, bietako batek ere ez du energia berriztagarririk erabiltzen, ez berokuntzarako ez ur bero sanitariorako. Aurreikusitako jarduketek eraikinaren elementu batzuk birgaitzeko eta higiezinaren bizigarritasun- eta erabilera-baldintzak hobetzeko balioko dute.
Hala, zenbatekoa 531.392,36 eurokoa izaki, kontratuaren xedea da eguzki-energia termikoko sistema bat gauzatzea, igerileku estaliko ura berotzeko eta igerilekuetako aldageletan energia berriztagarriaren bidez ur beroa sortzen laguntzeko. Era berean, eraikin sozialeko atondoko eta kafetegiko klimatizazio-sistemari hozkuntza-sistema bat paratu nahi zaio uda garairako. Ur hoztuaren ekoizpena aprobetxatuz, ur beroa sortuko da, energia berriztagarriaren bidez, ur beroa izateko.
Kontratua gauzatzeko epea 90 egun naturalekoa da, eta 2025eko abenduaren 30a izanen da lanak bukatzeko azken eguna, beranduenez ere. Obrak egin bitartean, igerilekuen eraikineko aldagelak eraberritu eta hango jarduera sailkatua egokituko dira. Baliteke obrak irailaren 1ean hastea, eta, hortaz, lanak koordinatu beharko dira. Obrak bereiz eginen dira, baina bada hodi-zati bat igerilekuen eraikineko aldagelak zeharkatu behar dituena, eta lanak, beraz, abian den beste obrarekin koordinatu beharko dira.