Europako Batzordeak iruzkinak bildu nahi ditu Etxebizitzak Eraikitzeko Europako Estrategiari buruz, zeinaren helburua baita esparru bat sortzea etxebizitza berri, birgaitu eta egokitu gehiago jartzeko eskuragarri, batez ere arrazoizko prezioa dutenak eta irisgarriak direnak. Iruzkinak 2025eko irailaren 18ra arte bidaltzen ahalko dira.

Etxebizitzak Eraikitzeko Europako Estrategiaren jarduketa-ildo nagusiak honako hauek dira, besteak beste: eraikuntza-teknika berritzaileak bultzatzea arau espezifikoen bidez; lehengaiak eta bigarren mailako materialak eskuratzeko aukera erraztea, ekonomia zirkularreko irizpideen arabera; produktu berritzaileak garatzeak dakartzan arriskuak murriztea finantza-laguntzaren bidez; obra-lizentziak emateko prozesuak erraztea eta bizkortzea; eta EBko eraikuntza-zerbitzuen merkatu bakarra osatzea. Digitalizazioa zeharkako faktorea izanen da neurri horietan guztietan.

Europako Batzordeak iruzkinak biltzeko fase honetan parte hartzera gonbidatu ditu alderdi interesdun guztiak. Hauek dira, besteak beste, funtsezko eragileak: agintari nazionalak, eskualdekoak eta tokikoak; eraikuntza- eta birgaitze-enpresak; materialen fabrikatzaileak; arkitektoak, ingeniariak eta hirigileak; gizarte zibileko erakundeak –desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituztenak barne–, finantza-erakundeak, higiezinen sustatzaileak, etxebizitza-kooperatibak eta etxebizitza sozialen hornitzaileak.

Iruzkinak 2025eko irailaren 18ra arte bidaltzen ahalko dira. Bildutako ekarpenak dokumentuaren azken lanketan hartuko dira kontuan, eta dokumentua 2026ko lehen hiruhilekoan da onestekoa.