Europako Batzordeak kontsulta publiko bat eta deialdi bat (call for evidence) egin ditu energia-sektoreko digitalizaziorako eta adimen artifizialerako prestatuko den bide-orri estrategikoari buruz, zeina 2026ko lehen hiruhilekoan argitaratzekoa baita. Bide-orri berriaren xedea da soluzio digitalen ezarpena bizkortzea (AAko europar soluzioak barne) deskarbonizazio-prozesurako funtsezkoak diren arloetan, hala nola sare elektrikoaren optimizazioan eta eskariaren malgutasunean.

Bide-orri estrategikoa 2022an onartutako energia-sistema digitalizatzeko EBren Ekintza Planean oinarrituko da, eta etorkizuneko ekimenekiko sinergiak baliatuko ditu, hala nola Sareen Paketea, Herritarren Energia Paketea edo Elektrifikaziorako Ekintza Plana. Bestetik, bide-orriak, Energia Eskuragarrirako Ekintza Planean aurreikusia baitago, AAren eremuan iragarritako beste ekimen batzuk osatuko ditu, hala nola AAri buruzko Legea eta AAren Kontinenterako Ekintza Plana.

Alderdi interesdunek azaroaren 5era arte izanen dute aukera galdetegiari erantzuteko eta arrazoizko frogak gehitzeko.