Lankidetzako esperientzia europar paregabe batean parte hartu nahi? Barnetik deskubritu nahi duzu nola eraikitzen den Europa tokian tokiko ekimen hurbil batean?
Interreg POCTEFA programan gazte bat aurkitu nahi dute, gazte kartsu eta europazale bat, gogoz dagoena Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko lankidetza-lanean boluntario aritzeko eta era aktiboan laguntzeko mugaz gaindiko lurraldearen garapenean.
Zertan arituko zara boluntario-lanetan?
Egoitza Jakan (Huesca) duen POCTEFAko taldeko kide izanen zara, eta abian diren Europako proiektuen komunikazio- eta hedapen-lanetan lagunduko duzu. Hauek izanen dira zure zeregin nagusiak:
- INTERREG POCTEFA programaren webgunea eta kapitalizazio-ataria eguneratzea.
- Estrategia digitala eta sare sozialena hobetzeko ideia berriak proposatzea.
- Sare sozial instituzionalak kudeatzea eta eguneratzea.
- Europako sarietarako hautagaitzak prestatzen laguntzea.
- Gidoiak idaztea eta bideoen oinarrizko edizioa egitea, lankidetzaren lorpenak hobeki komunikatzearren.
Pertsona baten bila gabiltza:
- 18tik 30 urte bitartekoa.
- Frantseseko, gaztelaniako eta ingeleseko maila handia duena.
- Europako proiektuarekin engaiaturiko gazteen sare batean (IVY) ikasteko, ekarpenak egiteko eta parte hartzeko gogoz dagoena.
Zer eskainiko dizu esperientzia honek?
Boluntariotza hori Interreg Volunteer Youth (IVY)ekimenaren barnean kokatzen da. Europako Batzordearen proposamen horren bidez, gazteek aukera dute elkartasuneko eta lankidetzako proiektuetan parte hartzeko, eta, hala, Europako eskualdeen erronka komunei erantzuten laguntzeko.
Informazio gehiago:
- Laguntza ekonomikoa: 29,00 euro eguneko (asteburua eta jaiegunak barne).
- Lekua: Jaka, Espainia.
- Hasiera eta iraupena: Irailetik aurrera, 6 hilabetez.
Bidali zure hautagaitza abuztuaren 20a baino lehen!
Argibide gehiago eta izen-ematea, esteka honetan: https://tinyurl.com/4yszhudr