New European Bauhaus (NEB) jaialdiaren hirugarren edizioa Bruselan (Belgika) eginen da 2026ko ekainaren 9tik 13ra, ospatzeko nola ari diren eraldatzen gure espazio partekatuak edertasunaren, jasangarritasunaren eta inklusioaren ondorioz, besteak beste. Eta zuk ere parte har dezakezu!
2026ko edizioak aztertuko du nola lagundu dezakeen herritarrek eta tokiko agintariek sustatutako konpromiso demokratikoak komunitate inklusiboagoak eta jasangarriagoak eraikitzen, etxebizitza eskuragarria ardatz hartuta, batez ere. NEB ikuspegiaren ildotik, jaialdia gonbidapen bat da birpentsatzeko nola itxuratzen dugun gure mundua, bizitzatik hasita, espazio eta eraikinetara.
Beste behin ere, jaialdiaren egitarauan lau jarduera mota izanen dira: Foroa, non New European Bauhaus ekimenarekin zerikusia duten zenbait gai eztabaidatzen baitira; Azoka, non proiektuak aurkezten baitira; Jaia, kultura-ospakizuna baita; eta ekitaldi sateliteak, modu independentean antolatzen baitira Bruselan eta Europako eta Europatik kanpoko beste toki batzuetan.
Proiektu baten burua bazara, edo artista, diseinatzailea, interpretea edo antolatzailea, edo besterik gabe etorkizun hobe bat itxuratzea zirraragarria bazaizu, parte hartu ezazu deialdi ireki hauen bidez:
- NEBekin lerrokaturiko proiektu bat erakutsi: izena eman Azokan (azken eguna: 2025eko irailaren 30a)
- Plazaratu zure jarduera artistikoa edo kultura-jarduera: izena eman Jaialdian (azken eguna: 2025eko irailaren 30a).
- Antolatu ekitaldi satelite bat Europan edo Europatik kanpo (azken eguna: 2025eko abenduaren 31).
Egin klik hemen jaialdiari buruz eta izena emateko prozesuari buruz gehiago jakiteko.