• Espainia da oraindik ere 2025eko mugikortasun-proiektuetarako eskaera gehien jaso dituen herrialdea Erasmus+ programan.
  • 538 proiektu hautatu dira goi-mailako hezkuntzaren, lanbide-heziketaren, eskola-hezkuntzaren eta helduen hezkuntzaren sektoreetan.
  • 717 mugikortasun esleitu zaizkie ikasleei eta hezkuntza- eta prestakuntza-erakundeetako langileei, hezkuntza-sektore guztietan.
  • Kanpoko 527 aditu hautatu dira aurkezturiko Erasmus+ proiektuen kalitatea ebaluatzeko.

Europako Batzordearen “Union of Skills” ekimenaren esparruan, Erasmus+ tresna estrategikoa da bikaintasun akademikoa sustatzeko eta programan parte hartzen dutenen bizitza eraldatzeko. “Union of Skills” ekimenaren bidez, Europako herritarren funtsezko konpetentziak eta enplegagarritasuna indartu nahi dira, hezkuntzak eta prestakuntzak bat egin dezaten trantsizio digital, ekologiko eta demografikoarekin.

Erasmus+ nazioarteko hezkuntza-esperientzia bat baino gehiago da: bizitzak aldatzen dituen bidaia bat da. Ikasleek, irakasleek eta adin guztietako pertsonek aukera dute nazioartean profesionalki eta pertsonalki hazteko, kulturarteko konpetentziak garatzeko, hizkuntza-trebetasunak eskuratzeko eta Europako kide izatearen sentimendua sendotzeko. Mugikortasun-esperientzia horiek lagungarriak dira herritar aktiboak sortzeko, mundu globaleko eta interkonektatuko erronkei aurre egiteko prestatuak, eta Europako Hezkuntza Esparruko funtsezko elementua dira.

Europako Batzordearen asmoa da halako esperientziak hezkuntza- eta prestakuntza-ibilbide guztien zati integrala izatea, eta, hori sustatzeko, “Europa mugimenduan” ekimena proposatu du, 2030erako asmo handiko helburuak ezartzeko; besteak beste, halako mugikortasunetan parte hartzea, gutxienez, goi-mailako tituludunen % 23k, aukera gutxien dituzten ikasleen % 20k eta lanbide-heziketako ikasleen % 12k.

Informazio gehiago