Gaur, Europako Batzordeak proposatu du Israelek Horizon Europe programan duen partaidetza partzialki etetea. Eteteak berariaz eragiten die Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EIC) azeleratzailearen esparruan finantzaturiko jardueretan Israelen kokatutako erakundeek duten partaidetzari.
EBren Israelen arteko Elkartze Akordioaren 2. artikulua berrikusteari erantzuteko eten da partaidetza hori. Eginbehar horiek betetzea funtsezkoa da akordio horren esparruan EB eta Israel lankidetzan aritzeko, bi alderdien arteko lankidetza zientifiko eta teknologikoa barne hartuta.
Israelek iragarri du Gazaren kontrako erasoetan eguneko eten humanitarioak eginen dituela, eta zenbait konpromiso bete ditu laguntza humanitarioari eta sarbideari buruzko ulermen komunari dagokionez, baina, hala ere, egoera larria da oraindik.
Erabaki horrek eragina izanen du Israelgo erakundeek Europako Berrikuntza Kontseiluaren azeleratzailean duten partaidetzan. Azeleratzaile hori sortzen ari diren enpresei eta enpresa txikiei zuzenduta dago, baldin eta berrikuntza disruptiboak eta teknologia emergenteak erabiltzen badituzte erabilera bikoitzeko aplikazio posibleetarako, hala nola zibersegurtasunaren, droneen eta adimen artifizialaren arloetan.
Proposatutako etetea ekintza espezifikoa eta itzulgarria da. Ez du eraginik Israelgo unibertsitateek eta ikertzaileek Horizon Europe programaren esparruko lankidetza-proiektuetan eta ikerketa-jardueretan duten partaidetzan.