Gaur egun, Koreako Errepublika Horizon Europarekin (EBko milioi anitzeko ikerketa- eta berrikuntza-programa) elkartu den Asiako lehen herrialde bihurtu da ofizialki. Koreako ikertzaileek eta erakundeek programaren hainbat eremutan parte har dezakete orain, EBko estatu kideetakoen baldintza berberetan.

Aukera izanen dute nazioarteko ikerketa-partzuergoetan sartu eta haiek zuzentzeko, finantzaketa eskuratzeko eta Europa osoan eta Europatik kanpo liderrak diren ikerketa-erakundeekin lankidetzan aritzeko, munduko erronkei aurre egiteko zereginean. Koreako Errepublikak ere diruz lagunduko du programaren aurrekontuan.

Elkartzeko akordio honek indartu egiten du EBren aliantza geopolitikoa kidetasunak dituzten herrialdeekin. Elkartzeak aukera handiagoak emanen ditu kontinente guztietan baterako ikerketan sakontzeko eremu askotan, hala nola trantsizio digitala, osasuna eta berrikuntza teknologikoa, karbono-neutraltasuna lortzeko helburuarekin.

2025eko urtarrilaren 1etik, araubide iragankorraren arabera, Koreako erakundeek dagoeneko eskaera egin ahal dute, eta Horizonte Europaren proposamenetan onuraduna izateko ebaluazioa jaso, 2025eko aurrekontuan bigarren zutabea gauzatzeko deialdi guztietan.

Informazio gehiago