Europako Batzordeak gaur aurkeztu du urte anitzeko finantza-esparru handinahi eta dinamikorako proposamena, ia 2 bilioi eurokoa (edo EBko errenta nazional gordinaren % 1,26, batez beste), 2028tik 2034ra.

Esparru horrek epe luzerako inbertsio-aurrekontu bat emanen dio Europari, hurrengo hamarkadan gizarte eta ekonomia independente, oparo eta segurua izateko asmoetara egokituko dena. Aldi berean, Batzordea hausnarketa egituratuko prozesu bat abian jartzen ari da EBko iruzurraren aurkako arkitektura berrikusteko. Berrikuspen horrek hurrengo finantza-esparrua prestatzeko lanak osatzen ditu. Batasunaren finantza-interesen babes indartua eta eraginkorragoa bermatzea du helburu.

Proiektuak hiru zutabe nagusiren inguruan moldatzen du aurrekontuaren egitura:

  • 000 milioi euro nekazaritza, arrantza, kohesio eta gizarte-politikarako.
  • 000 milioi euro lehiakortasunerako, ikerketa eta berrikuntza barne.
  • 000 milioi euro kanpo-ekintzarako, Ukrainarako 100.000 milioi euro barne.

UAFE berriaren ezaugarri nagusiak

  • Malgutasun handiagoa aurrekontu osoan, Europak gaitasuna izan dezan azkar jarduteko eta erreakzionatzeko, egoerak ustekabean aldatzen direnean edo lehentasun politiko berriei heldu behar zaienean.
  • EBren finantza-programa sinpleagoak, arrazionalizatuagoak eta harmonizatuagoak, herritarrek eta enpresek finantzaketa-aukerak erraz aurkitu eta eskuratu ahal izan ditzaten.
  • Tokiko beharretara egokitutako aurrekontua, inbertsio eta erreformetan oinarritutako nazioko eta eskualdeko lankidetza-planekin, arlo garrantzitsuenetan inpaktu espezifikoa izanez eta laguntza azkarragoa eta malguagoa bermatuz, Batasun osoan ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesio handiagoa lortzeko.
  • Bultzada handia lehiakortasunari, Europak hornidura-kateak berma ditzan, berrikuntza zabal dezan eta teknologia garbi eta adimentsu baten aldeko munduko lasterketaren buru izan dadin.
  • Baliabide propio berrien pakete orekatu bat, gure lehentasunetarako diru-sarrera egokiak bermatuko dituena, eta, aldi berean, finantza publiko nazionalen gaineko presioa minimizatuko duena.

Batzordearen proposamena diseinaturik dago EBren finantzaketa EBren lehentasun politikoek gidatuko dutela bermatzeko, aurrekontu nazionalek beren kabuz lortu ezin dituzten emaitzak lortuz.

Informazio gehiago