Enplegu eskatzailea zara eta zure herrialdean lan aukera mugatuak dituzu? EURESek Europako edozein tokitan lan egokia, segurua eta egonkorra aurkitzen laguntzen ahal dizu, Europako lan merkatuan dauden lanpostu hutsen berri emanez.


Frantzian higiezinen kudeaketan edo Eslovenian kimika industrian aritzen zaren alde batera utzita, seguruena da arazo berari aurre egitea: zure lanbidean lehiakide gehiegi daude lanpostu kopuru mugatu baterako.

Europako lan arloko desorekak areagotzen ari dira, Europako Lan Agintaritzaren azken txostenak nabarmendu duen bezala. Gaur egun, 24 herrialdek dute enplegu eskatzaileen soberakina, eta 29k, berriz, eskulanaren eskasia. Horrek esan nahi du lanbide batzuk «langilez gainezka» egoten ahal direla herrialde jakin batean, eta horrek zaildu egiten die enplegu eskatzaileei lanpostu bat aurkitzea, hainbat lehiakide baitituzte ondoan. Arazoa kontrakoa ere izaten ahal da: lan eremu jakin batean langile gutxiegi daude eta, beraz, lanpostu asko hutsik geratzen dira eta sektore askok ez dute langile nahikorik.

Informazio gehiago