EBren epe luzerako 2028-2034 aldirako hurrengo aurrekontuaren (Urte Anitzeko Finantza Esparrua) proposamenaren zati gisa, Europako Batzordeak hurrengo Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programari dagokiona ere argitaratu du, eta egungoaren izenari eutsiko dio: Horizon Europe.

Europako Batzordeak proposatu du Ikerketa eta Berrikuntzako hurrengo Esparru Programaren aurrekontua 175.000 milioi eurora handitzea.

Hurrengo Horizon Europe programak (2028-2034) lau zutabe izanen ditu, abangoardiako ikerketa eta berrikuntza babesteko, talentu ikertzailea erakartzeko eta sustatzeko, nazioarteko lankidetza bultzatzeko eta zientzia gizartearekin konektatzeko.

  • zutabeak, «Zientzia bikaina» izenekoak, EBren oinarri zientifikoa indartu nahi du, talenturik onenak erakarri eta Europan bikaintasun ikerketa sustatu. Barnean hartuko ditu Europako Ikerketa Kontseilua (ERC), Marie Skłodowska-Curie ekintzak (MSCA) eta zientzia, EBren politiken zerbitzura egonen direnak Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC) bidez.
  • zutabearen («Lehiakortasuna eta Gizartea») helburua da berrikuntza eta lankidetzan oinarritutako ikerketa bultzatzea eragin sozial handiko eremuetan. Haren helburua da EBk hainbat arlotan dituen lehiakortasuna sustatzea, hala nola trantsizio garbian, lidergo digitalean, defentsan, industrian eta espazioan, Lehiakortasunerako Europako Funtsarekin lankidetza estuan. Zutabe horrek erronka sozial globalei ere helduko die, eta EBren misioak eta Europako Bauhaus Berriaren Mekanismoa (NEB) izanen ditu.
  • zutabeak, «Berrikuntza» izenekoak, berrikuntza babestu nahi du Europan, produktu, zerbitzu eta negozio eredu berrien garapena sustatuz. Europako Berrikuntza Kontseilua (EIC) handituko da, arrisku handiko proiektu disruptiboak etapaka finantzatzeko, eta sortzen ari diren enpresetan jarriko du arreta, defentsaren eta erabilera bikoitzaren eremuan.
  • zutabeak, «Europako Ikerketa Esparrua» izenekoak, Europako Ikerketa Esparru bateratua (ERA, ingelesezko siglen arabera) garatzen laguntzea izanen du helburu, zeina oinarri izanen baitu bikaintasuna eta inpaktua sustatzea, zabaltzeko neurrien osagai berritu bat barne («widening»). Berritasun gisa, ikerketa eta teknologia azpiegituren garapena eta funtzionamendua ere babestuko ditu.

Informazio gehiago