Akordioa EB-Japonia Elkarte Digitalaren esparruan sinatu da

Roberto Viola Komunikazio Sareen, Edukiaren eta Teknologien Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusiak eta Olivier Guersent Lehiaren Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusiak, Merkatu Digitalen Legea aplikatzeko ardura duten Europako Batzordeko zerbitzuen ordezkari gisa, lankidetza hitzarmen aitzindaria sinatu dute Japoniako Bidezko Merkataritzako Batzordearekin. Batzorde hori Japoniako Software Mugikorraren Sektorean Lehiaren Legea aplikatzeko arduraduna da, eta Hiroo Iwanari idazkari nagusiak ordezkatzen du.

Akordio horrek bi agintaritzen arteko harremana indartzen du, eta jardunbide egokien eta ezagutza espezializatuen trukea hobetzen du, merkatu digitaletan lehia, lehiakortasuna eta ekitatea sustatzeko helburu komunari laguntzeko.

Bereziki, lankidetzak barnean hartuko ditu aditu teknikoen arteko elkarrizketak eta langileen prestakuntza, eta, aldi berean, bi agintaritzei aukera emanen die jardunbide egokienei eta dagozkien legeen aplikazioarekin lotutako erronkei buruzko informazio ez-konfidentziala partekatzeko, bai eta merkatu ikerketako eta adimeneko tresnei buruzko esperientziak trukatzeko ere.

Nazioarteko bazkideekin lankidetzan aritzeak aukera ematen dio EBri merkatu digitalen esparru konplexu eta aldakorrean espezializatutako ezagutzak partekatzeko eta haietaz baliatzeko, eta, aldi berean, antzeko bazkideekin loturak indartzeko. Akordio horrek lankidetza hori ahalbidetzen du, eta Europako Batzordearen eta merkatu digitalak gainbegiratzeko eskumena duten beste agintaritza batzuen arteko trukeak errazteko dauden egiturak osatzen ditu.

Deskargatu lankidetza akordioa.

Informazio gehiago