Europako Batzordeak proposamenen deialdi bat jarri du abian, 7,4 milioi euroko aurrekontuarekin, Europa mailako kazetariek EBko gaiei buruzko txosten independenteak prestatzen laguntzeko.

Europako eremu publikoan eztabaida egon beharrak premiazkoa izaten jarraitzen duenez, deialdi horrek babesa ematen die Europako gaiei buruzko informazioa elkarrekin eman eta europarrei gaur egungo gertaerei buruzko mugaz haraindiko ikuspegia eskaini nahi dieten komunikabideei.

Finantzaketa emanen zaie 2-4 proiekturi. Proiektuak 2026aren hasieran abiaraziko dira, 24 hilabeteko aldia hartuko dute, eta albisteen ekoizpenean eta kuradoretzan eta programazio faktualean oinarrituko dira. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna irailaren 29a da.

Komunikabide zentro horiei laguntzeko bigarren deialdia da hori, 2022an arrakasta izan eta komunikabideen hiru proiektu garatu ondoren. Proposamenen deialdi hori Europako ikuspegitik publikoarendako EBko informazio orokorra, albisteak eta programak finantzatzen dituzten multimedia ekintzen parte da.

Informazio gehiago Hedabideen Europako Zentroen deialdiari buruz.