Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak, osasun-berrikuntzako programaren bidez (EIT Health), DIABYUDAren merkaturatzea finantzatuko du.

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuaren berrikuntza teknologikoa da, eta Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak kudeatzen du. Garapenak plataforma digital bat eskaintzen du profesional sanitarioei 2. motako diabetesa duten pazienteak artatzen laguntzeko ebidentzian oinarritutako tratamendu-plan pertsonalizatuen bidez, beste espezialitate batzuekin lankidetzan.

Proiektua “Deep Tech Venture Builder 2025” deialdian kokatzen da, eta 85.714 euroko zuzkidura ekonomikoa du, % 70ean kofinantzatua.

EITek ekonomia- eta prestakuntza-laguntza eskaintzen dizkie eremu akademikoan irtenbide teknologiko aurreratuak proposatzen dituzten enpresa berriei, oztoporik ohikoenak gainditzeko eta “heriotzaren harana” izeneko fasean merkaturatzea lortzeko, epe ertain eta luzerako finantza-bideragarritasuna bermatuz.

Osasun-arloko 2025eko deialdian, berrikuntza sanitarioaren bidez Europako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburua duten 17 ekimen lagundu dira, horietako lau Espainiakoak. Programak taldeei aholkularitza eskainiko die arauketari, estrategiari, finantzaketari eta berrikuntza babesteari dagokienez, transferentzia teknologikoa bermatzeko.

Informazio gehiago