Europako proiektuak sustatzeko eta kudeatzeko etengabeko prestakuntzako ikastaroa, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritzak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) batera antolatua.

Prestakuntzaren helburua da Europako proiektuak kudeatzeko prestakuntza egokia duten profesionalak izatea. Europar Batasunaren 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparruak interes handiko finantzaketa-aukerak eskaintzen ditu Nafarroako enpresentzat, bai eta Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) eragileentzat eta Administrazioarentzat berarentzat ere. Lurralde-lankidetzako programetan (Horizon Europe, Digital Europe eta Life, besteak beste) adituak diren hainbat hizlarik prestakuntza teorikoa emanen dute, funtsen eta laguntzen koordinazioa, kudeaketa eta kontrola Europar Batasunak ezarritako irizpideen eta eskakizunen arabera bideratzeko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzeko. Prestakuntza teorikoari lan praktiko bat gehituko zaio: parte-hartzaileek, taldeka, beren proiektu-proposamenak prestatuko dituzte.

Nafarroako hainbat eragile sozioekonomikok adierazi zuten enpresen eta beste erakunde batzuen kualifikazioa hobetu behar zela Europar Batasuneko programetan. Horregatik sortu da prestakuntza hori.

Azken helburua da, eta horretan ados dago Nafarroako Gobernua, erakunde horiek halako programetan duten parte-hartzea hobetzea. Proposamena egokia da guztiz, kontuan hartuta Horizon Europe, Digital Europe, CERV, Life eta EU 4 Health programak.

  • 7,5 ECTS (30 ordu aurrez aurre eta 30 lanordu ikasgelatik kanpo)
  • 2025/09/04 – 2025/12/11
  • Ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara
  • Aurrez aurreko modalitatea
  • El Sario eraikina, Arrosadiko campusa, NUP
  • 215 € (zenbatekoaren gainerakoa Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du)
  • 40 plaza
  • Zuzendaritza akademikoa: Sara Marcelino Sádaba, NUPeko Proiektuen Zuzendaritzako Masterraren arduraduna.
  • Harremanetarako: Inés Bujanda Goñi (NUP Fundazioa) +34 948 16 79 71 ines.bujanda@unavarra.es