Europako Batzordeak Europako memoria historikoari buruzko deialdiaren oinarriak argitaratu ditu (CERV-2025-CITIZENS-REM).

Deialdiaren helburu nagusiak dira Europako historiako XX. mendeko gertakari erabakigarriak oroitzea eta herritarrak gure iraganari, kultura-ondareari eta balio komunei buruz sentsibilizatzea.

Aurten, deialdiak lau lehentasun ditu: zuzenbide-estatuan, demokrazian eta oinarrizko eskubideetan oinarritutako gizartearen trantsizio demokratikoa, (berr)eraikitzea eta indartzea; juduen aurkako holokaustoaren oroipena indartzea; holokaustoaren, genozidioen, gerra-krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen oroipena indartzea; eta migrazioa, deskolonizazioa, esklabotza eta Europako gizarte multikulturalak.

EACEAk informazio-saio bat egitea aurreikusi du, ingelesez, ekainaren 30ean. Gainera, Herritarren Europako Puntuak web-mintegi bat eginen du datorren uztailaren 10ean, deialdi honen eta EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren deialdiaren ezaugarri eta berrikuntza guztiak azaltzeko.

Informazio gehiago