Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EBK) Europarako Teknologia Estrategikoen Plataformaren (STEP) Scale Up deialdiaren ebaluazio-fasea arrakastaz gainditu duten enpresen bigarren sorta ezagutzera eman du Batzordeak. Guztira, 90 milioi euro arteko kapital-inbertsioak jasoko dituzte, eta EBKren Funtsera pasatuko dira orain, inbertsio erabakiak hartzeko, behar den arduraz.
EBKren STEP Scale Up programak 10 eta 30 milioi euro arteko inbertsioak eskaintzen ditu (enpresa bakoitzeko), baterako inbertsio pribatua mobilizatzeko eta 50 eta 150 milioi euro arteko edo gehiagoko finantzaketa-txandak lortzeko. Hala, finantzaketa-txanda horien merkatu-arrakalari heltzen zaio, funtsezkoak baitira Europan abangoardiako berrikuntza gehiago egiteko.
Lehen txandan proposamena aurkeztu zuten hemeretzi enpresetatik bost goi-mailako aditu independenteekin elkarrizketatzera gonbidatu zituzten, eta lau —irizpide guztiak betetzen dituztenak— EBKko Funtsaren inbertsio-erabakietarako aurkeztuko dira.
Hautatutako enpresek Europarentzat estrategikoak diren hainbat teknologia lantzen dituzte:
Multiverse Computing (Espainia) — kuantikoa/AA
Hyimpulse Technologies (Alemania) — sateliteak jaurtitzeko zerbitzuak
Dronamics (Bulgaria, Irlanda) — zamak entregatzeko dronak
Classiq technologies (Israel) — software kuantikoa
Guztiek STEP zigilua jasoko dute, zeinaren helburua baita finantzaketa osagarri edo hautazkoa eta enpresak bizkortzeko Europako Berrikuntza Kontseiluaren zerbitzuak eskuratzea erraztea.
Europako Berrikuntza Kontseiluaren STEP Scale Up deialdia irekita dago beti, eta ebaluazio-saioak hiru hilean behin egiten dira.