Europako Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuak akordio bat sinatu dute gaur Berrikuntza Funtsaren esparruan, deskarbonizazio proiektuak garatzeko laguntza berritzeko. Akordioak aholkularitza teknikoa eta finantzarioa handituko du Berrikuntza Funtsaren bidez hautatzen ez diren edo eskaera prestatzen ari diren deskarbonizazio proiektu berritzaileendako. Aplikazio-eremua zabalduta, Europako Batzordeak nabarmen handitu du aurrekontu erabilgarria; izan ere, lehen 24 milioi euro zeuden Europako Inbertsio Bankuaren aholkularitzarako eta orain, berriz, 90 milioi euro erabiltzen ahalko dira laguntzaren fase berri honetan.

Industria Garbiaren Aldeko Itunaren helburuekin bat etorriz, zeinak zero emisio garbiko teknologiak handitu eta Europar Batasunaren lehiakortasuna bultzatu nahi duen, berritutako akordioaren eskutik gehienez 250 proiektuk jasoko dute garapenerako laguntza 2025 eta 2028 bitartean. Eskaera-prozesua arinagoa da, estaldura sektorial zabalagoa du eta sektore berriak barne hartzen ditu, hala nola zero emisio garbiko eta karbono-emisio gutxiko eraikinak eta garraiobideak (itsaso, trenbide eta errepide bidezko garraioa).

Lortutako akordioa Berrikuntza Funtsaren proiektuak garatzeko hasierako programan oinarritzen da, zeinak guztira 62 proiektu berritzaileri eman baitzien laguntza: hamaseik jaso dituzte dagoeneko Berrikuntza Funtsaren dirulaguntzak, beste zazpik iturri estataletatik edo beste programa batzuetatik jaso dute finantzaketa, eta bat Europar Batasunaren interes komuneko proiektu izendatu dute.

Informazio gehiago