Europako Batzordeak 329 milioi euroko isuna jarri die elikagai hornikuntzan jarduten duten Delivery Hero eta Glovo enpresa erraldoiei, lineako elikagai banaketako sektoreko kartel batean parte hartzeagatik. Zehazki, honako akordio hauetara heldu ziren bi enpresak: i) elkarri langileak ez lapurtzea adostu zuten; ii) informazio delikatua trukatu zuten helburu komertzialekin; eta iii) merkatu geografikoak banatu zituzten. Arau-hausteak lau urte iraun zituen eta Europako Esparru Ekonomikoan izan zuen eragina. Kartelek kontsumitzaileen, bazkide komertzialen eta enplegatuen aukerak mugatzen dituzte, bai eta lehiatzeko eta berritzeko pizgarriak murriztu ere.

Bi enpresek kartelean parte hartu izana onartu zuten, eta egoera konpontzea adostu zuten. Europako Batzordeak lan-merkatuko kartel baten existentzia egiaztatu ahal izan duen lehen aldia izan da honakoa, eta, horrenbestez, aurrenekoz ezarri ahal izan du zigor bat berez konkurrentzian oinarritu beharko lukeen merkatu batean lehiaren aurka aritzeagatik.

Informazio gehiago