Europako Batzordeak, Fedarene eta funtsezko zenbat bazkideren bidez, deialdi bat egin du eraikinen birgaitzea bultzatzeko asmoz. Deialdia bideratzen zaie eraikinak birgaitzeko lana One Stop Shop (OSS) edo leihatila bakarreko ereduaren bidez kudeatzen edo laguntzen duten tokiko eta eskualde mailako eragileei, eta horiek ordezkatzea, ezagutzak partekatzea eta etorkizuneko politikei forma ematea du helburu.
Azken finean, eredu izanen den komunitate adierazgarri bat sortu nahi da, ikuspegi errealak eta erronken gaineko erantzunak emanen dituen profesionalen sare bat, zertarako eta birgaitze egitasmoen gaineko informazioa partekatzeko eta osatzeko.
Sarearekin bat egiten dutenek eztabaidetan parte hartu eta Europar Batasuneko politiken garapenean eragiteko aukera izanen dute, beren erronkak eta esperientziak gainerako kideekin partekatuko dituzte, kode irekiko softwarea erabiltzeko markoak sortzen lagunduko dute, ikusgarritasuna irabaziko dute eta Europa osoko birgaitze-arloko eragileekin harremanetan jartzeko aukera izanen dute.
Deialdia dagoeneko birgaitze-zerbitzuak laguntzen edo ezartzen ari diren tokiko agintaritzei, energia agentziei, proiektuen sustatzaileei eta leihatila bakarreko operadoreei irekita dago.
Helburua da hainbat eskualde, eraikin mota eta publiko objektibotan esperientzia duten askotariko eragileak biltzea, bermatzeko leihatila bakarreko ereduak bilakaera eraginkorra eta inklusiboa izaten jarraitzen duela. Komunitatea ekainean hasiko da lanean, eta urtea amaitu arte jarraituko du informazio truke erregularrak eta elkarrekin hausnartzeko jarduerak antolatzen.