2025eko Europako Seihilekoko udaberriko paketeak Europar Batasun osoko erronka ekonomiko eta sozial nagusiak aztertzen ditu, eta orientabide politikoak eskaintzen dizkie estatu kideei, lehiakortasuna, oparotasuna eta erresilientzia indartzeko helburuarekin. Horretarako, gomendio espezifikoak ematen ditu herrialdeka (REP), eta Europar Batasunaren lehentasunekin bat datozen erreformak eta inbertsioak sustatzen ditu.

Udaberriko paketea merkataritza eta segurtasun ingurune bereziki aldakorrean iritsi da, eta Lehiakortasunaren Iparrorratzarekin estuki lotuta dago, zeina Europako Batzordearen bost urteko ibilbide-orria baita Europar Batasunaren erresilientzia eta mundu mailako posizioa indartzeko. Udaberriko paketeak, halaber, estatu kideen aurrerapenen eta zerga- eta egitura-planen lehen ebaluazioa egiten du, gobernantza ekonomikoaren esparru berriaren arabera egin ere. Segurtasunaren arloko erronkak gero eta handiagoak diren honetan, lehen aldiz erabili da herrialdekako babes-klausula, Egonkortasun eta Hazkunde Itunaren arabera betiere. Klausularen helburua da defentsan gastu handiagoa egiteko trantsizioa erraztea, eta, aldi berean, aurrekontu-jasangarritasuna babestea.

Informazio gehiago