Europako Batzordeak 2025eko udaberriko aurreikuspen ekonomikoak argitaratu ditu. Datuek adierazten dutenez, Europar Batasuneko ekonomiak uste baino indar handiagoarekin hasi du urtea. Iragarpenen arabera, 2025ean poliki-poliki hazten jarraituko du eta hazkundea 2026rako leheneratuko da.
Aurreikuspen nagusiak
- BPG erreala haziko da:
- % 0,9 2025ean eta % 1,4 2026an eurogunean;
- % 1,1 2025ean eta % 1,5 2026an Europar Batasunean.
- Inflazioa murriztuko da:
- 2024ko % 2,4tik % 2,1era 2025ean eta % 1,7ra 2026an eurogunean;
- 2024ko maila apur bat handiagotik % 2 baino apur bat gutxiagora 2026an Europar Batasunean.
- Munduko merkataritzaren moteltzea dela eta, Europar Batasuneko esportazioak aurten % 0,7 bakarrik haztea espero da, baina % 2,1era azkartuko dira 2026an.
- Lan merkatuak sendo jarraitzen du, 1,7 milioi enplegu berriko errekorrarekin, 2024an, Europar Batasuneko ekonomian, eta beste 2 milioi enplegutan haztea aurreikusi da.
- Langabezia tasa % 5,7ko minimo historiko berri batera erortzea espero da 2026an.
- Soldata nominalen hazkundea moteldu eginen da 2025ean eta 2026an; aldiz, langileek soldata igoera errealak izaten jarraituko dute. Azken urteotan inflazioaren ondorioz galdu duten erosahalmena erabat berreskuratzea ere espero da.
- Europar Batasuneko administrazio publikoen defizitaren areagotze marjinala aurreikusi da, 2024ko % 3,2tik % 3,3ra 2025ean, eta 2026an maila berean mantenduko da.
Munduko merkataritza tentsioek eta hondamendi klimatikoek sortu duten ziurgabetasun handiak hazkunderako beheranzko arriskuak dakartza berarekin. Hala ere, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza tentsioak erlaxatu izanak, merkataritzaren hazkundeak, defentsarako gastua areagotzeak eta lehiakortasuna sustatzeko erreformek Europar Batasuneko ekonomiaren hazkundeari eta erresilientziari mesede egitea gerta liteke.
Hurrengo iragarpena 2025eko azaroan aurkeztea espero da.