Senidetze-programa berria 2030erako Europar Batasuneko 100 hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak izatea lortzeko misioaren barruan kokatzen da, eta aukera ematen du deskarbonizazioa lortzeko lan egiteko NetZeroCities hiri pilotuekin batera, hirien misioaren plataformak kudeatutako proiektu bat. Deialdi berri hori 2025eko ekainaren 3tik irailaren 12ra egonen da irekita.

Senidetze-programak aukera emanen du modu praktikoan ikasteko eta NetZeroCities proiektuaren hiri pilotuekin lan egiteko, Europar Batasunaren klima-helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko.

Europar Batasuneko estatu kideetako hiriek edo Horizon Europe programako herrialde elkartuetako hiriek parte hartzen ahalko dute, betiere 2050a baino lehen klima-neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartu badute.

Informazio gehiago