Maiatzaren 9an, europarrek Europaren Eguna ospatuko dute. 2025. urtea Schuman Adierazpenaren 75. urteurrena da. Adierazpen horrek Europar Batasunaren oinarriak ezarri zituen, eta Europan aurrekaririk gabeko oparotasun, bake, demokrazia, elkartasun eta lankidetza aro baterako bidea erraztu zuen.

Abagune hori ospatzeko, ekitaldi ugari eginen dira EBko estatu kideetan eta mundu osoan, eta bizitzaren arlo guztietako herritarrak bilduko dituzte. EBko erakundeek ateak irekiko dituzte eta herritarrak gonbidatuko dituzte beren lokalak bisitatzera, beren lana ezagutzera eta jarduera hezigarri eta entretenigarri ugaritan parte hartzera.

Mundu osoko eraikin eta monumentu enblematikoak EBko koloreekin argiztatuko dira, eta Europaren Eguneko programa berezi bat aurreikusita dago Osakan (Japonia) eginen den 2025eko Exporako.

Mundu mailako ziurgabetasun garai honetan, Europak egonkortasunaren aingura izaten jarraitzen du, beren herritarrei aukerak eta babesa ematen dizkien leku bat. EB eta bere erakundeak lanean ari dira oparotasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, gure segurtasuna eta defentsa bermatzeko, eta, aldi berean, europarrak kezkatzen dituzten funtsezko balioak defendatzeko.

Informazio gehiago