Europako Batzordeak hiru inkesta jarri ditu martxan Europar Batasuneko teknologia eta gaitasun digitalen ikerketan, berrikuntzan eta ezarpenean inbertitzeko beharrei buruzko informazioa biltzeko. Inkestak zabalik egonen dira datorren maiatzaren 23ra (ostirala) arte.

Inkesta hauek abian diren bi azterketaren esparruan kokatzen dira, hurrengo 2028-2034 urte anitzeko esparru finantzarioa prestatzeko ahaleginean. Azterketetako bat 2027tik aurrerako teknologia digital estrategikoen garapen eta berrikuntzari buruzkoa da eta bestea teknologia eta azpiegitura digitalen ezarpenari (integrazioa, aplikazioa eta ezarpena) eta lotutako gaitasunen garapenari buruzkoa.

Bien artean eremu digital teknologikoen sorta zabala hartzen dute barne, hala nola adimen artifiziala, datuak, errendimendu handiko konputazioa, erdieroaleak eta fotonika.

Informazio gehiago