REPowerEU Planak Errusiako erregai fosilak pixkanaka desagerrarazteko eta energia berriztagarria, energia efizientzia eta energia aurreztea lehenesten dituen energia garbirako trantsizioa azkartzeko neurriak ditu barne. Hiru urte bete dira plana abian jarri zenetik, eta Europako Batzordeak energia garbiago, autonomoago eta eskuragarriago bat lortzeko bidean izan den aurrerapenaren balantzea egin du. Energia efizientziarako neurriei dagokienez, Europar Batasuneko herrialdeek adostu dute, batetik, 2030erako energia kontsumoa are gehiago murriztea eta energiaren aldetik efizienteagoak diren eraikinetarako pizgarriak sortzea eta, bestetik, etxeko produktuen diseinu ekologikoa eta energia etiketatzea hobetzeko ekimenak ezartzea. Europar Batasunak, bere aldetik, energia berriztagarriak bultzatzen jarraitzen du. Europar Batasuneko elektrizitatearen % 47 energia horietatik dator.

Planaren neurriei esker, 2022ko maiatzaz geroztik, Errusiako gasaren inportazioak erori egin dira, 2021eko 150.000 milioi metro kubikoetatik (bcm) 2024ko 52 bcm-etara, eta Errusiako gasaren inportazioetako partaidetza % 45etik % 19ra jaitsi da. Horrez gain, Errusiatik datozen petrolio gordinaren inportazioak % 27tik % 3ra murriztu dira, eta ez da karbonorik inportatu. Orobat, diseinu errusiarreko erreaktore nuklearrak ustiatzen dituzten Europar Batasuneko herrialdeek gero eta maizago hautatzen dituzte Errusiatik ez datozen beste aukera batzuk.

Informazio gehiago