Nafarroak mugikortasun elektrikoan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu Bruselan, Eskualdeetako Lantaldearen Automobilgintzako taldeartearen (CORAI) bilkuraren esparruan

Maria Chivite Navascues Nafarroako lehendakariak gaur goizean Bruselan azpimarratu duenez, muga-zergen ziurgabetasunaren eta automobilgintzaren sektorearen inpaktu sozial eta ekonomikoaren aurrean, “beharrezkoa da Europaren erantzunari anbizio eta abiadura handiagoa ematea, mugikortasun jasangarria ez ezik, ekoizpen-eredu berritzailea, punta-puntakoa eta teknologia- nahiz ekoizpen-autonomia duena gidatzeko”.

Horixe adierazi du Chivite lehendakariak Eskualdeetako Lantaldearen Automobilgintzako taldeartearen (CORAI) osoko bilkuran. Bertan, sektorearen egungo egoera aztertu da, zeina, azaldu duenez, “historikoki Europako erreferenteetako bat izan da, gure eskualdeetan milaka pertsona enplegatzen dituena, eta, zentzuz eta aski laguntzen ez badugu, ahuldu eginen da merkataritza-lehia nagusi den mundu honetan”.

María Chivitek “Europako erakundeen erabakien eskualde-dimentsioa” aldarrikatu du, eta azpimarratu du Europar Batasunak “industria ahaldundu behar duela, kalitatezko enplegua finkatuz eta lehiakortasuna areagotuz, prestakuntza eta talentuarekin, eta berrikuntza eta balioa sortuz”.  Horri dagokionez, gaineratu du Europako Batzordeak aurkeztutako automobilgintzarako ekintza-planak “asmo handiagokoa, biziagoa eta zeharkakoagoa izan behar duela, elementu eta eragile guzti-guztiak tartean egonen diren ikuspegi zabal eta integral batekin”.

Informazio gehiago