Eskualdeetako Lantaldearen Automobilgintzako Taldeartean (CORAI) parte hartzeaz gain, etxebizitza eskuragarriaren Europako planari eta Batasunaren lehentasun instituzionalei buruzko eztabaidan parte hartuko du

Maria Chivite Navascues, Nafarroako lehendakaria, Bruselara joanen da bihar, asteartea, asteazkenean eta ostegunean Eskualdeetako Lantaldean parte hartzeko. Bidaiaren programa ofizialean Teresa Ribera Europako Batzordeko Trantsizio Garbi, Justu eta Lehiakorrerako presidenteorde exekutiboarekin bilera bat eginen du, baita Jaume Collboni Bartzelonako alkatearekin ere.
Eskualdeetako Lantaldearen Automobilgintzako Taldeartean (CORAI) parte hartzeaz gain, Chivite lehendakariak etxebizitza eskuragarriaren Europako planari eta Europar Batasunaren lehentasun instituzionalei buruzko eztabaidan parte hartuko du.
Ribera eta Collboni, asteazkenean

Eskualdeetako Lantaldearen Espainiako ordezkaritzaren aurretiko baterako hitzorduan parte hartu ondoren, Chivite lehendakaria Ribera presidenteordearekin elkarrizketatuko da asteazkenean, 15:00etan, Berlaymont eraikinean. Topaketa horretan energia berriztagarriaren aldeko apustua partekatuko da, eta Trumpek ezarritako muga-zergen gatazkaren ondoriozko egoerari ere helduko zaio.
Ondoren, Europako Parlamentura joanen da Eskualdeetako Lantaldearen 166. osoko bilkuran parte hartzeko. Gai nagusia hiriek eta eskualdeek etxebizitza eskuragarrien Europako planari begira duten zeregina izanen da. Collboni alkateak hitz eginen du. Osoko bilkuraren arratsaldeko saioa akitzean, 18:00etan, Chivite lehendakaria Kataluniako hiriburuko lehen zinegotziarekin bilduko da Europako Parlamentuan bertan, etxebizitza eskuragarri eta jasangarriari buruzko esperientziak partekatzeko.
Ostegunean, Chivite lehendakariak goizeko 8etan hasiko du jardunaldia, Eskualdeetako Lantaldearen Automobilgintzako Taldeartean (CORAI) parte hartuta, eta, ondoren, Parlamentura joanen da Europar Batasunaren lehentasun instituzionalei buruzko eztabaidarekin bat egiteko, EBren aurrekontuaren etorkizunari buruzko gogoetaren esparruan.

Informazio gehiago