Erasmus+ hezkuntzari, prestakuntzari, gazteriari eta kirolari laguntzeko Europar Batasunaren programak Cercle d’Economia elkartearen Integrazio europarraren 2025eko Saria jaso du. Programak Europa osoan hezkuntza modernizatzen eta nazioartekotzen lagundu du, bai mugikortasunaren bidez, bai Europa osoko eta haren mugez gaindiko goi-mailako hezkuntzako erakundeen arteko lankidetza estuagoaren bidez.

Erasmus+ programak integrazio europarra herritarrentzat zer den irudikatzen du, bai eta Europar Batasunaren sorrerako printzipioak ere, hau da, zirkulazio askea eta herritarren arteko truke irekia. Orain arte, programak 16 milioi pertsonari baino gehiagori eman die ikasteko aukera. Guztiek —ikasleek, langileek…— gaitasunak eskura ditzaten bultzatuz jarraitzen du, sektore guztietan, eta hezkuntza eta prestakuntza maila guztietan. Erasmus+ programak identitate komun bat sortzen eta indartzen laguntzen du, partekatzen ditugun gure balio europarretan oinarrituta, hala nola giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, Zuzenbide Estatua eta giza eskubideen errespetua.

Informazio gehiago