Batzordeak Emakume Berritzaileentzako Europako 11. Sariaren irabazleen eta finalisten berri eman du Bruselan egin den Europako Berrikuntzarako Kontseiluaren (EBZ) goi-bileran.

Saria Europar Batasuneko eta Horizon Europe programari atxikitako herrialdeetako emakumeei ematen zaie, enpresa arrakastatsua sortu badute eta merkatuan berrikuntzak txertatu badituzte. Irabazleak aditu independenteen epaimahai batek hautatu ditu, eta 13:00etan (Bruselako ordua) adierazi dira. Ekaterina Zaharieva Enpresa Emergenteen, Ikerketaren eta Berrikuntzaren komisarioak saritu ditu.

Aurtengo edizioak irabazleen eta finalisten lorpen nabarmenak azpimarratzen ditu hiru kategoriatan: «emakume berritzaileak» kategoria, finkatutako fundatzaile eta kofundatzaileak saritzeko; «berritzaile sortuberriak» kategoria, etorkizun handiko 35 urtetik beherako emakume gazte eta berritzaileak saritzeko; eta EITko «emakume liderrak» kategoria, Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuko (EIT, ingelesezko siglengatik) komunitateko kide apartak ohoratzeko.

Emakume berritzaile aparta horiek etorkizuneko belaunaldiendako inspirazio-iturri izateaz gain, aniztasunaren eta genero-berdintasunaren garrantzia azpimarratzen dute, Europaren lehiakortasuna indartzeko ezinbestekoak.

Irabazlea Agnès Arbat espainiarra izan da, Oxolife enpresaren sortzaileetako bat. Enpresa horrek medikamentu berritzaile bat garatzen du, endometrioan zuzenean jarduten duena, enbrioien ezarpena hobetuz eta jaiotza-tasa handituz.

Informazio gehiago