Europako Batzordeak turismoko bi lehiaketa ospetsuren deialdia ireki du, honako hauena, alegia: Turismo Adimendunaren Europako Hiriburua 2026 eta Turismo Adimendunaren Aitzindari berdea 2026. Ekimen horiek Europa osoan turismoko jardunbide berritzaileak, digitalak, irisgarriak eta jasangarriak inplementatzen dituzten hiriak aintzatesten dituzte. Turismo adimenduna sustatzearen bidez, EBk nabarmendu nahi du sektore horrek zer nolako eragina duen hazkunde ekonomikorako, enplegua sortzeko eta kultur trukerako.

Turismo Adimendunaren Europako Hiriburua 2026

Turismo Adimendunaren Europako Hiriburua 2026 lehiaketak saria ematen die jasangarritasunean, irisgarritasunean, digitalizazioan, kultur ondarean eta sormenean nabarmentzen diren hiri handiei (100.000 biztanle baino gehiagokoei).

Ekimena 2019an abian jarri zenetik, ERRINen kide diren eskualdeetan kokatutako zenbait hirik irabazi dute saria, hala nola Turin, Pafos, Sevilla, Bordeaux, Valentzia, Göteborg, Malaga, Helsinki eta Lyon.

Hautaketa prozesua:
1. Aditu independenteek eskabideak ebaluatuko dituzte.
2. Aurrez hautatutako hiriek hautagaitza aurkeztuko diote Europako epaimahaiari.
3. Irabazleak 2025eko azaroan iragarriko dira.

Turismo Adimendunaren Europako Hiriburuari buruzko informazio gehiago, eskuragarri hemen.

Turismo Adimendunaren Aitzindari Berdea 2026

Hiri txikiagoentzako lehiaketa da (25.000 eta 100.000 biztanle bitarte), eta errekonozimendua egiten die trantsizio berdearen alde egiten duten eta turismo jasangarriko jardunbideak ezartzen dituzten helmugei.

Hiri irabazleek EBren errekonozimendu ofiziala jasoko dute turismo jasangarriko helmuga lider gisa, eta horrekin batera sustapen laguntza espezifikoa (bideo bat eta eskultura enblematiko bat), nazioarteko ikusgarritasuna turismoko ekitaldi garrantzitsuenetan eta turismo jasangarriko beste lider batzuekin harremanetan jartzeko aukera.

Xehetasun guztiak eta Turismo Adimendunaren Aitzindari Berdearen lehiaketan eskabidea egiteko jarraibidean eskuragarri daude lehiaketaren webgune ofizialean .

Nola egin behar da eskabidea?

Parte hartzen ahalko dute EBn kokatutako hiriek, edo SMPn kokatutakoek (Albania, Bosnia-Herzegovina, Islandia, Kosovo, Liechtenstein, Moldavia, Montenegro, Iparraldeko Mazedonia, Norvegia, Serbia, Turkia eta Ukraina).

Lehiaketa bietarako izen-ematea esteka honen bidez egiten da eta egiteko azken eguna maiatzaren 30a da, 17:00etan

Informazio gehiago