Energia Jasangarriaren Europako Astearen (EUSEW) 19. edizioa da aurten. EB une erabakigarrian dago lehiakortasunari, energia garbiko helburuei eta segurtasunari dagokienez. Argi dago jardutea beharrezkoa dela. Bat etorriz Industria Garbiaren Itunarekin, energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren ezarpena azeleratzea funtsezkoa izanen da Europako industrien hazkundea eta lehiakortasuna sustatzeko. Beste helburu handi bat da energiaren prezio altu eta aldakorrei heltzea, nola enpresei hala pertsonei eragiten baitiete. Hori dela-eta, hauxe da EUSEW 2025erako leloa: “Trantsizio berde bidezkoa eta lehiakorra sustatzea”.
EUSEW hori 2025eko ekainaren 10etik 12ra bitarte izanen da Bruselan eta online. Pasa den urteko edizio hibridoak 127 herrialdetako 12.000 parte hartzaile baino gehiago izan zituen, eta 2000 ordezkari baino gehiago izan ziren bertan. Erreserbatu ezazu plaza; eman izena eta erreserbatu zure saioak!
Egitarauak barnean hartzen ditu goi-mailako zazpi osoko bilkura (hasierako eta bukaerako saioak, hasierako diskurtsoak eta sariketa tradizionala barne), 60 saio politiko, Gazteentzako Energiaren Europako Eguna eta networking aukerak online nahiz in situ Energiaren Azokan.
EUSEW 2025en Energiaren 30 Gazte Enbaxadoreen hurrengo belaunaldia ere aurkeztuko da. EBko zenbait herrialdetakoak dira, zenbait jatorri eta lanbidetakoak, baina guztiek dute grina Europarako eta mundurako energiaren etorkizun jasangarria, segurua, garbia eta bidezkoa eraikitzeko.