Europako Batzordean si kontsulta publiko jarri ditu martxan EBren etorkizuneko aurrekontuaren eta finantzatu beharko lituzkeen politiken inguruan. Kontsulta horietako asko esanguratsuak dira erabakitzeko EBren finantzaketak zer heinetan laguntzen ahal duen Europak deskarbonizazioaren inguruan dituen helburuak betetzeko behar diren inbertsio globaletan. Zehazki, EBk 570.000 milioi euro baino gehiago inbertitu behar ditu urtero 2021 eta 2030 bitarte energiaren eta klimaren inguruko helburuak betetzeko, eta 690.000 milioi euro urtero datorren hamarkadan (2031-2040) energia berriztagarrietako, energia efizientziako eta sare elektrikoaren gaitasuneko inbertsioetarako.

Sei kontsulta publiko horien bidez, Europako Batzordeak gonbita egiten die alderdi interesdunei eta herritarrei iritzia eman dezaten EBren epe luzeko aurrekontuaren eta finantzatu beharko lituzkeen politiken inguruan.

EBren epe luzeko hurrengo aurrekontua, urte anitzeko esparru finantzarioa, 2028an hasikoa da eta energiaren eta klimaren anbiziora egokitu beharko da. Aldi berean, bere gain hartuko ditu finantza obligazio esanguratsuak, hala nola NextGenerationEU proiekturako maileguak itzultzea.

Europako Batzordeak azpimarratu duenez, urte anitzeko hurrengo esparru finantzarioaren inguruko eztabaidak aukera ematen du EBren aurrekontua birplanteatzeko, eta esku-hartze gehien behar duten Europako helburuetan eta lehentasunetan arreta jartzeko. Kontsulta publikoak 2025eko maiatzaren 6ra bitarte egonen dira irekita.

Informazio gehiago