Nafarroako bederatzi enpresak osatu dute ordezkaritza, eta Europako Batzordearen Berrikuntzako Ikerketako Zuzendaritza Nagusiko (DG R&D) eta Berrikuntzaren Europako Batzordeko (EIC) ordezkariekin bildu dira.

Kanpo Ekintzako Zerbitzuko, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko eta bederatzi startupetako kideek osatutako ordezkaritzak topaketa izan du Europako Batzordearen Berrikuntzako Ikerketako Zuzendaritza Nagusiko (DG RTD) eta Berrikuntzaren Europako Batzordeko (EIC) ordezkariekin, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzaren egoitzan.

Honako hauek izan dira Nafarroako ordezkariak: Silvia Ojer (Europako Proiektuen Bulegoko zuzendaria), Iñigo Uharte (Nafarroaren EBko Bulego Iraunkorreko unitateburua), Eva Gómara (CEINeko Mintegien Ataleko arduraduna), Amaia Urtasun (Tech FabLab proiektuaren koordinatzailea CEINen) eta CEIN ekosistemako honako enpresa hauen ordezkariak: Cocuus, Genbioma, Ingredalia, Kronis, Lab4Impact, MOA Foodtech, Muxunav, Nucaps eta Ysium Medical.

Bilerak xedetzat izan du hurbiletik ezagutzea berrikuntzari eta startupen garapenari laguntzeko Europako ekimenak. Hori horrela, Isidro Lasok, EICko Senior official denak, EBren scaleupen estrategia eta EICren zenbait programa azaldu ditu, hala nola Accelerator, laguntza ematen duena finantzaketa konbinatuaren bidez merkatu berriak zabaltzeko eta eskalatzeko. Bestalde, Magdalena Cymerysek, DG R&Dren Policy officer denak, Europako berrikuntza ekosistemen eta berrikuntzako eskualdeko ibarren garapen programen berri eman du, helburutzat baitute ekosistema konektatuagoak eta efizienteagoak sortzea, enpresen hazkundean laguntzeko.

Informazio gehiago