EBko estatu kideek aldeko botoa eman diote Estatu Batuei kontraneurri komertzialak inposatzeko Batzordeak egindako proposamenari. Proposamen hori Batzordeak aurkeztu zuen AEBk EBtik datozen altzairu eta aluminio inportazioei muga-zergak inposatzeko hartutako erabakiari erantzuteko.
EBk jotzen du Estatu Batuen muga-zergak bidegabeak eta kaltegarriak direla, eta kalte ekonomikoak eragiten dizkietela alde biei, baita mundu ekonomiari ere. EBk lehentasun argia agertu du AEBrekin akordio negoziatu orekatuak eta alde bientzako onuragarriak lortzeko.
Estatu kideen gaurko onespenak berekin dakar, behin Batzordearen barne-prozedurak bukatu ondoren eta betearazpen egintza argitaratu ondoren, kontraneurriek indarra hartuko dutela. Muga-zergak apirilaren 15etik aurrera hasiko dira biltzen.
Kontraneurri horiek edozein unetan eteten ahal dira AEBK akordio negoziatu bidezkoa eta orekatua lortzen badu.