Europar Batasunari buruzko III. Olinpiadetako eskualdeko finalean parte hartu zuten Nafarroako 7 ikastetxetako DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 34 ikasleetatik, ikastetxe bakarra joanen da Asturiasen eginen den fase nazionalera. Iruñeko Navarro Villoslada BHIk irabazi zuen lehiaketa, Ribaforadako El Cierzo DBHIren (bigarren postua) eta FEC Vedrunaren (hirugarren postua) aurrean gailendu zela.

Sari banaketa Diario de Navarra fundazioak, Europa taldeak, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Europako Mugimenduaren Nafarroako Kontseiluak antolatu zuten, eta martxoaren 17an egin zen, astelehenean, Diario de Navarra egunkariaren Zapatería kaleko egoitzan. Nafarroako Gobernuak, Europe Directek, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta UHUNek ere parte hartu zuten.

Bertaratu guztiek aukera izan zuten Noa Amelia Clematak idatzi eta berak ekitaldian irakurritako saiakera irabazleaz gozatzeko. Saiakera horretan, planeta zaintzeko funtsezko alderdi guztiak lantzeaz gain, Europar Batasunak ezarritako neurriak gogorarazi zituen. Neurri horiei esker, bere esanetan, “etorkizun jasangarri baterantz goaz”, eta nabarmendu zuen “gazteek ekarpen handia egin behar dutela eta garrantzitsua dela haiei ahotsa ematea”.