Europako Parlamentuko Eskeen Batzordeak Bruselan aztertuko ditu Espainiako bost eskaera, gai hauei buruzkoak: Rivas Vaciamadriden Europako funtsak erabiltzea, Pirinioetan altuera txikiko tunel bat eraikitzea, larrialdi egoeretako desinformazioaren aurkako borroka eta Espainiako zuzenbide estatua.

Bileran, Eskeen Batzordeak Rivas Vaciamadrideko (Madril) PPren eskaera bat aztertuko du, Rivas Vaciamadriden ustez Europako funtsak bidegabe erabiltzeari eta gardentasunik ezari buruzkoa.

Espainiako gai desberdinei buruzko beste lau eskaera aztertuko dira. Lehen eskaera corredores.eu Europako Itunaren izenean egin da, eta Pirinioetan altuera txikiko tunel bat eraikitzeari buruzkoa da.

Bigarren eskaera larrialdi egoeretan desinformazioaren aurka borrokatzeari buruzkoa da.

Hirugarren eta laugarren eskaerak Espainiako zuzenbide estatuari buruzkoak dira.

Gainera, entzunaldi publikoa eginen da higiezinak uzteko eta okupatzeko prozedurak eteteari buruz, Espainiaren gaiari buruzko eskaeretan oinarrituta, eta Espainiako zenbait adituk parte hartuko dute bertan (online ikusten ahalko da hemen).

Eskeen Batzordearen bileren agenda osoa kontsultatzen ahal duzu hemen. Halaber, online ikusten ahal dira asteleheneko bilerak eta astearte goizekoak nahiz arratsaldekoak.

Artxibatu beharreko eskaerak

Espainiaren lau proposamen artxibatzea proposatuko da, Europako Batzordearen erantzuna jaso ondoren. Eskaera horiek autobiak eraikitzearekin, trenbide batzuk berriro erabiltzearekin, Europar Batasunak Paraguain eta Latinoamerikan duen rolarekin eta elikadura-gehigarriekin lotutako gaiak jorratzen dituzte.

Informazio gehiago