Siriaren trantsiziorako une erabakigarri batean, Europar Batasunak Bruselako 9. Biltzarra egin du, honako goiburu honekin: Siriarekiko elkartasuna: beharrei erantzutea, trantsizio arrakastatsua lortzeko.

Assaden erregimena erorita, itxaropen berriak eta erronka esanguratsuak agertu dira. Testuinguru horretan, EBk, estatu kideekin, eskualdeko eta nazioarteko bazkideekin eta Siriako trantsizio agintariekin batera, berretsi egin zuen trantsizio inklusibo eta baketsu baterako laguntza. Siria izanen da buru trantsizio horretan, eta bere erantzukizunpean gauzatuko du.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri zuen EBk ia 2.500 milioi euro emateko konpromisoa hartu duela 2025ean eta 2026an Siriako trantsizio prozesuari eta herrialdearen susperraldi sozioekonomikoari laguntzeko, eta, aldi berean, premiazko premia humanitarioei heldu diela, bai Sirian, bai Jordania, Libano, Irak eta Turkiako harrera komunitateetan.

Biltzarraren helburua da nazioarteko bazkideen eta Nazio Batuen erakundeen arteko eraginkortasuna eta koordinazioa sustatzea, laguntzak Siriaren susperraldi sozioekonomikoa modu esanguratsuan babesten duela bermatzeko. Ahalegin horretan Siria izanen da buru, eta bere erantzukizunpean gauzatuko du.

Xehetasun gehiago kontsultatzen ahal dira online eskuragarri dagoen prentsa komunikatuan