Batzordeak eta goi ordezkariak Europako Defentsari buruzko Liburu Zuria eta Prestaketa 2030 plana aurkeztu dituzte. Halaber, Batzordeak, ReArm Europe-Prestaketa 2030 planaren esparruan, defentsa neurrien asmo handiko sorta bat aurkeztu du, EBko estatu kideei finantza-pizgarriak ematen dizkiena defentsa gaitasunetan inbertsio handiagoa egin dezaten bultzatzeko.

ReArm Europe-Prestaketa 2030 planak Europa osoko defentsa gaitasunak indartzen ditu finantza baliabide berrien bidez. Eta Liburu Zuriak defentsarako ikuspegi berri bat txertatzen du eta inbertsio beharrak identifikatzen ditu.

Neurri horien helburua da Ukrainari laguntzeko epe laburreko premiari erantzutea; era berean, Europaren segurtasuna eta defentsa bultzatzeko epe luzeko premia larriari ere heltzen diote neurriek.

Informazio gehiago