Europar Batasunak Siriari Laguntzeko Nazioarteko 9. Biltzarra iragarri zuen: martxoaren 17an izan zen, Bruselan. Urte honetako edizioa une historiko batean iritsi da –Assaden erregimena erori baita–, non siriar herriak aukera baitu bere patua berriro kontrolatzeko eta bere herrialdea berreraikitzeko.

Biltzarra egin da, Siria egoera ahulean dagoen une batean, biztanle zibilen aurkako indarkeria gertaerek eta segurtasun indarren aurkako erasoek erakusten duten bezala. Beraz, biltzarrean herrialdeko gertaerak, trantsizioaren hasierako urratsak eta nazioarteko komunitatearen balizko babesa landu dira, bai eta siriar herriaren berehalako premiak ere, susperraldi sozioekonomikoan zentratuta, Siriaren premia humanitarioak alde batera utzi gabe, ez baitira murriztu.

EBk irmo eutsi dio siriar herria babesteko konpromisoari, bereziki Bruselako Biltzarra urtero antolatuz azken zortzi urteetan. 2011z geroztik, EBk eta estatu kideek 33.000 milioi euro baino gehiago mobilizatu dituzte laguntza humanitarioan, ekonomikoan, garapenekoan eta egonkortzekoan, siriarrei lagunduz bai herrialde barruan, bai eskualde osoan.

Online kontsultatzen ahal da Biltzarra iragarri zuen prentsa oharra.