Amaitu da gazteriaren arloko politikari buruzko elkarrizketen lehen txanda.
Gazteriaren arloko politikari buruzko elkarrizketei esker, gazteek zuzenean hitz egiten ahal dute Europako komisarioekin, eta EBko ekimen politikoei buruz dituzten iritziak partekatzen ahal dituzte. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak elkarrizketa horiek agintaldi berriaren lehen 100 egunetan egiteko eskatu zien komisarioei.
Dublinetik Varsoviara, gazteriaren arloko politikari buruzko elkarrizketak Europa osoan antolatu ziren:
- 26 komisariok eztabaidak izan zituzten
- 400 gaztek baino gehiagok partekatu zituzten beren ideiak eta kezkak
- hainbat gai larri eztabaidatu zituzten: klima aldaketa, nekazaritza politika, gazteen enplegua, gizarteratzea…
Hurrengo urratsa da ideia horiek guztiak politika bideragarri bihurtzea, gazteen premiak islatuko dituztenak.
Gazteak babestea da, oraindik ere, Batzordearen lehentasun nagusietako bat. Gazteriaren arloko politikari buruzko elkarrizketak Gazteriaren arloko Elkarrizketetan oinarritzen dira, zeinak Gazteen 2022ko Europako Urtean egin baitziren lehen aldiz. Gazteek EBren etorkizuna eratzen laguntzeko plataforma dira. Hasierako txanda horren ondoren, elkarrizketak urtero eginen dira, eta, horrela, indartu eginen da Europako gazteek haien bizitzei eragiten dieten politikak eratzeko orduan esateko dutena.