Interkonektatutako Berrikuntza Ekosistemak ekimenaren barruan, «Berrikuntzako Eskualde Haranak» (BEH) Nafarroak bilera estrategiko bat antolatu du gaur Bruselan, RIV proiektuetan parte hartzen duten Europako 40 eskualde baino gehiagorekin eta Europako beste eskualde batzuekin batera, lehenengo deialdi honetan onartutako bost proiektuak bultzatzeko. Proiektu horien artean dago Foru Komunitatea buru duen «European Circular Innovation Valley» (ECIV) ekimena.

Bilerak helburutzat izan du Europaren lehiakortasunean aurrera egitea. Horretarako, mugaz gaindiko lankidetza sustatu nahi da, eskualdeko berrikuntza-gaitasunak indartu, eta Europako funtsezko ekimenak bateratu.

«European Circular Innovation Valley» (ECIV) proiektua funtsezko zutabetzat du ekonomia zirkularrerako Nafarroaren estrategiak. Proiektu hori funtsezko lau oinarri ditu: batetik, aurrekontu osoaren % 60 proiektuen deialdiak egiteko bideratzea, berrikuntzak sar ditzaten eskualde bakoitzean identifikatutako funtsezko erronkei aurre egiteko. Erronka horiek dituzte proiektuan parte hartzen duten Europako beste eskualdeek ere; besteak beste, packaging zirkularraren industrializazioa, nekazaritzako elikagaien industriako landare-azpiproduktuen balioa handitzea, prozesu industrialetan ura birsortzea eta energia berriztagarrietan osagaiak berriro fabrikatzea.

Navarra Zirkularrek zeregin garrantzitsua izanen du Europako proiektu horretan. Izan ere, bertatik dinamizatuko da lurralde-ekosistema, eta ECIV proiektuan parte hartzen duten Europako beste eskualdeekin elkarreraginean eta lankidetzan arituko da, ezagutzak eta enpresa-proiektuak trukatuz.

Informazio gehiago