Europako Batzordeak EBren itzultzeetarako sistema bateratu bat ezartzea proposatzen du, itzultze-prozedurak bizkorrago, errazago eta eraginkorrago egiteko EB osoan. Itzultzeko esparru juridiko berria von der Leyen presidenteak iragarri zuen orientabide politikoak ematean, eta Europako Kontseiluak eskatu zuen 2024ko urrian. Funtsezko elementua da iaz onartutako itunaren osagarri izateko: Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna, migrazioaren arloko ikuspegi orokorra ezartzekoa.

EBn itzulera-tasak % 20ko balioa bakarrik duenez eta sistemen zatiketak gehiegikeriak egoteko arriskua dakarrenez, beharrezkoa da esparru juridiko moderno, erraz eta eraginkorrago bat ezartzea. Arau berriek era eraginkorragoan itzultzeko beharrezko tresnak emanen dizkiete estatu kideei, oinarrizko eskubideak erabat errespetatuz.

Europako Parlamentuari eta Kontseiluari dagokie orain proposamenari buruzko akordio batera heltzea. Batzordeak laguntza emanen die legegilekideei, erregelamendu-proiektu horren negoziazioetan aurrera egiten. Batzordeak, halaber, proposamena prestatzeko erabilitako elementuak zehaztuko ditu, Batzordearen zerbitzuen lan-dokumentu bat argitaratuta.

Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna 2026ko erdialdean jarriko da indarrean, eta aukera emanen du asilo-eskaerak bizkorrago eta eraginkortasun handiagoz izapidetzeko. Sistema iraunkorra izateko, beharrezkoa da itzulerak bizkor egitea. Proposamen horrek oraingo desfasea ezereztuko du.

Proposatutako Erregelamenduak indargabetu eginen du itzultzeei buruzko 2008ko Zuzentaraua. Batzordearen 2025erako lan-programan adierazi zenez, indargabetu eginen da Batzordeak 2018an aurkeztutako proposamena, itzultzeen gaineko Zuzentaraua bateratzeari buruzkoa.

Informazio gehiago