POCTEFA 2021-2027 programaren lehen ekitaldia da «POCTEFA y tú: cooperar. Crecer.», eta proiektuen sustatzaileen arteko sinergiak sortzea eta proiektuen emaitzak berrerabili eta transferitzea ditu helburu. Ekitaldiaren behin-behineko agenda eskuragarri dago hemen. Ekitaldi hori 2025eko apirilaren 8an izanen da Jakan, eta interpretazio-zerbitzua izanen du. Izen emateko formularioa eskuragarri dago hemen.
Bertan aurkeztuko da POCTEFA 2021-2027 programaren kapitalizazio-plana. Plan horrek bi faktore hobeto baliatzea du helburu: proiektuen emaitzak eta emaitzek lurraldean duten eragina. Planaren helburuak aditzera emateaz gain, bertan adieraziko da zein ekintza jarriko dituzten abian datozen urteetan, hala nola POCTEFA programaren proiektuetarako prestakuntza-ekintzak.
Gainera, bereziki eginen zaie argi programak dinamizatuko dituen gaikako bi komunitateei. Komunitate horien gaiak dira klima-aldaketa, eta babes zibila eta larrialdiak. Adituek bultzatutako komunitateak izanen dira, eta haiek aurkeztuko dute zein ildo nagusiri helduko zaion komunitate bakoitzean.
Bertatik bertara ezagutuko dira kapitalizazio-ekintzen garapenean eskarmentua duten proiektuen testigantzak ere, eta abagunea emanen da networkingean aritzeko.
Zer dakarkizu ekitaldian izateak?
- Zure proiektuaren emaitzak urrats bat harago eramaten ikastea; adibide errealen bidez, beste proiektu batzuekin lankidetzan jardunez.
- Onlineko tresna eta gaikako sareak ezagutzea, interes komunak dituzten beste proiektu batzuk ezagutu ahal izateko.
- Networkingean aritzea, lurraldeko beste eragile batzuekin.
- Jakitea nola garatu daitekeen POCTEFA programaren helmena, proiektuak batera landuz.
- Klima-aldaketaren nahiz babes zibilen eta larrialdien gaikako komunitateetan sakontzea.
Izen-emateak ezinbestean eginen dira hurrengo estekan. Ekitaldiak interpretazio-sistema izanen du eta streaming bidez emanen da Interneten.