Gaitasunen Batasunak EBren lehiakortasuna indartzeko gure Batasunaren giza kapitala garatzen lagunduko du. Batzordearen lehenbiziko ehun egunetako ekimen gakoa da Gaitasunen Batasunak, eta:

–         aukera emanen du oinarrizko gaitasunen maila handiagoetara iristeko, hala nola oinarrizko gaitasunei laguntzeko proiektu pilotuaren bidez;

–         helduei aldizkako aukerak eskainiko dizkie haien gaitasunak hobetzeko eta bizitza osoan zehar lanbidean birziklatzeko, besteak beste, gaitasunak bermatzeko proiektu pilotu baten bitartez;

–         EB osoko enpresen kontratazioa erraztuko du, esate baterako, gaitasunen eramangarritasun ekimen baten bitartez;

–         Europako ekonomian behar diren gaitasunak eta talentuak erakarriko ditu eta eutsiko die, adibidez, «Choose Europe» ekintzaren bidez, mundu osoko talenturik onenak erakartzeko;

–         gobernantza oinarri solidoa izanen du, gaitasunen alorreko goi-mailako Europako kontseilu berrian bermatuko dena, gaitasunei buruzko informazio estrategikoaren Europako behatokiaren bidez gidatuta.

Nola eskolan dauden haurrak hala erretirotik gertu dauden helduak, ekimenak Europa osoko pertsonei emanen dizkie arrakasta izateko behar dituzten gaitasunak. Horrez gainera, gaitasunen eramangarritasuna ere sustatuko du kontinente osoan, berrikuntzaren eta ezagutzaren zirkulazio askearen bidez.

Gaitasunen Batasunaren Komunikazioarekin batera oinarrizko gaitasunei buruzko ekintza plan bat eta zientzietan, teknologietan, ingeniaritzan eta matematikan (CTIM) prestatzeko plan estrategiko bat eginen dira, CTIMeko gaitasunak hobetzeko, arlo horietako karrerak sustatzeko, neska eta emakume kopuru handiagoa erakartzeko eta trantsizio digitalari eta teknologia berriei aurre egiteko prestakuntza bultzatzeko.

Informazio gehiago